XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

j) Egizu irudian ikusten den bezalako muntaia.

k) Dinamometroaz tira sokari.

Apunta ezazu indarra Nw.-tan.

k.1.- Zenbatekoa da erresistentziaren indarra?
k.2.- Zenbatekoa da indar eragilea?
k.3.- Zergatik gertatzen da hori? Atera dituzuen ondorioak aditzera eman.

Azkeneko muntaia honi POLIPASTO deitzen zaio; ikusten den bezala, zenbait polea finko eta mugikor elkarren segidan jarriz eta konbinatuz, egiten da jasogailu hau.

Polipastoak erabiliz, uste da atera zuela Arkimedesek itsasuntzi ospetsua uretatik.

Gaur egun polea finkoak, mugikorrak eta polipastoak oso erabiliak dira.

Igeltseroak masa eta adreiluak nola igotzen dituen ikusi besterik ez dago.

Tailer mekaniko askotan ere ikusiko dituzu polipastoak.

Garabiek eta beste makina anitzek poleak eta beste makina sinple batzu dauzkate.

1.1.1.3.- Plano inklinatua Lurtzoruarekin angelu zuzena egiten duen edozein gainazal leunari deitzen zaio horrela fisikan.

Gorputzak gainazaletik arrastaka eramanez, leku altuetara igotzeko erabiltzen da.

Makina honetan erresistentziaren indarra bitan banatzen da:(...).